Edukira joan

Glioxilatoaren zikloa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Glioxilatoaren zikloaren eskema.

Glioxilatoaren zikloa Krebsen zikloaren aldaera bat da, landareen hazietako glioxisomatan gertatzen dena. Gantz azidoetatik glukosa ekoizten da[1], eta hori bereziki garrantzitsua da landareen haziak hozitzeko, izan ere fotosintesia egin bitartean zelulak ez baitu bestelako glukosa iturririk.

Erreakzio biokimikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glioxisomek triglizeridoak beta oxidazioaren bidez degradatzen dituzte eta azetl-CoA molekulak ekoizten dituzte. Ondoren hasten da glioxilatoaren zikloa.

  1. Azetil-CoA molekula oxalazetatoarekin elkartu eta zitratoa sortzen da (Krebsen zikloan gertatzen den bezala). Zitrato sintasa entzimak katalizaten du erreakzio hau.
  2. Zitratoa isozitrato bihurtzen da. Akonitasa entzimak egiten du.
  3. Isozitratoa bitan zatitzen da, glioxilatoa eta sukzinatoa sortuz. Isozitrato liasak egiten du.
  4. Produktu bakoitzak bide desberdinak jarraituz malatoa ekozten dute:
    1. Sukzinatoa fumaratoa bihurtzen da eta hau malatoa (Krebsen zikloan gertatzen den bezala). Sukzinato deshidrogenasak eta fumarasak egiten dute hurrenez hurren.
    2. Azetil-CoAk azetilo bat gehitzen dio glioxilatoari eta honek ere malatoa sortzen du. Malato sintasak egiten du.
  5. Malatoa deshidrogenatu egiten da eta oxalazetatoa sortzen da. Malato deshidrogenasak egiten du. Ondoren oxalazetatoa gai da glukosa sortzeko glukoneogenesi prozesuaren bidez.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Mathews, Christopher K.; Van Holde, K. E. (Kensal Edward); Ahern, Kevin G.; González de Buitrago, José Manuel. (2002). Bioquímica. Madrid : Addison Wesley ISBN 978-84-7829-053-6. (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]